7. Zenbatekoak izan direnharen ospea eta luxua,emazkiozue hainbatekooinazea eta negarra,honela baitio bere baitan:“Erregina bezalanago tronuan eseria,ez naiz alargun,ezta dolutan izango ere”.
8. Horregatik, egun bereanetorriko zaizkio gaineramerezitako zigorrak:heriotza, dolua eta gosea,eta kiskali egingo da sutan;ahaltsua baitabera epaitu duen Jainko Jauna».
9. Babiloniarekin prostituzioan eta atseginkerian ibiliak diren munduko erregeek negar eta dolu egingo dute, haren sutearen ke-mordoa ikustean.
10. Haren oinazearen izu-ikaraz urruti geldituko dira, esanez:«Ai zu, ai hiri handia,Babilonia, hiri ahaltsua!Une batean burutu da zure zigorra!»
11. Lurreko merkatariek ere negar eta aiene egingo dute harengatik, ez baitizkie aurrerantzean inork erosiko beren salgaiak: