Apokalipsia 16:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ahots handi bat entzun nuen, tenplutik zazpi aingeruei esaten: «Zoazte eta isuri lurraren gainera Jainkoaren haserre-zigorraren zazpi ontziak».

2. Joan zen lehen aingerua eta isuri zuen lurraren gainera bere ontzia: zauri gaizto eta mingarria sortu zitzaien piztiaren marka zeukatenei eta haren irudia gurtzen zutenei.

3. Bigarren aingeruak itsasoaren gainera isuri zuen bere ontzia: hildako baten odolaren antzeko bihurtu zen ura, eta itsasoko bizidun guztiak hil ziren.

4. Hirugarrenak ibai eta iturburuetan isuri zuen bere ontzia: urak odol bihurtu ziren.

Apokalipsia 16