Apokalipsia 14:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Gero, Bildotsa ikusi nuen Sion mendiaren gainean zutik, eta harekin batera ehun eta berrogeita lau mila lagun, Bildotsaren eta honen Aitaren izena bekokian idatzia zeramatenak.

2. Zerutik zetorren hotsa entzun nuen, ur handien edo trumoi handi baten burrunba bezalakoa, beren zitarak jotzen ari diren zitara-jotzaileen hotsa bezalakoa.

3. Kantu berria ari ziren kantatzen tronuaren aurrean, lau bizidunen eta zaharren aurrean. Inork ere ez zezakeen kantu hura ikas, lurrekoen artetik salbaturiko ehun eta berrogeita lau mila haiek baizik.

Apokalipsia 14