Amos 9:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jauna ikusi nuen aldare ondoan, zioela:«Jo zutabeburuaketa atari osoa dardaratuko da;txikitu eta eroraraz itzazuguztien buruen gainera;gelditzen direnakezpataz garbituko ditut;ez du inork ihes egingo,ez da inor bizirik aterako.

2. Hildakoen Egoitzako barrunbeetansartu arren,handik ere aterako ditu nire eskuak;zeru-goietara igo arren,handik ere jaitsaraziko ditut;

3. Karmel mendi gainean gorde arren,han ere aurkitueta harrapatuko ditut;nire bistatik itsas putzuan barrenagaldu arren,han ere itsas sugeak zizta ditzanegingo dut;

Amos 9