3 Joan 1:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Zeren Kristorengatik abiatu baitira, jentilengandik ezer ere hartu gabe.

8. Beraz, lagundu egin behar diegu horrelakoei, egiaren zerbitzuan berorien lankide bihur gaitezen.

9. Gutun txiki bat idatzia diot eliz elkarteari, baina Diotrefesek, dena bere esku izan nahi duen horrek, ez du gure aginpidea onartzen.

10. Horregatik, joango naizenean, bere jokabidea aurpegiratuko diot, gure aurka gaizki-esaka ari baita; eta hori gutxi bailitzan, senideak ere ez ditu onartzen, eta onartu nahi dituztenei eragotzi egiten die eta eliz elkartetik botatzen.

11. Adiskide maite, ez jarraitu jokabide txarrari, onari baizik. On egiten duena Jainkoarena da; gaizki egiten duenak, berriz, ez du Jainkoa ikusi.

3 Joan 1