14. Alexandro errementariak kalte handia egin dit; Jaunak ordainduko dio bere jokabidearen arabera.
15. Kontu izan zuk ere horrekin, gogor jarri baitzen gure irakatsien kontra.
16. Nire auziko lehenengo defentsan ez zen inor atera nire alde; bakarrik utzi ninduten denek; Jainkoak ez diezaiela kontuan har.
17. Baina Jauna neurekin izan nuen eta indartu egin ninduen, nire bidez mezua oso-osorik iragarria izan zedin eta jentil guztiek entzun zezaten; berak atera ninduen lehoiaren ahotik.
18. Jaunak aterako nau gaitz guztietatik eta salbamena emango bere zeruko erreinuan. Berari aintza menderen mendetan! Amen.