2 Tesalonikarrei 3:2-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Egin otoitz gizon oker eta gaiztoengandik gu onik atera gaitezen ere, ez baitira denak leialak.

3. Jauna, ordea, leiala da, eta beronek sendotuko zaituzte eta gaiztoarengandik zainduko.

4. Zuei dagokizuenez, guk agindutako guztia egiten duzuen ziurtasuna ematen digu Jaunak, baita egiten jarraituko duzuena ere.

5. Jaunak zuzen ditzala zuen bihotzak Jainkoa maitatzera eta Kristoren itxaropenean irautera.

6. Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean hau agintzen dizuegu: alde egizue zabarkerian bizi diren eta gure irakatsiei jarraitzen ez dieten senideengandik.

2 Tesalonikarrei 3