2 Tesalonikarrei 1:5-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Horrek guztiak Jainkoak zuzen epaitzen duela erakusten du, sufrimenduek gai egiten baitzaituztete Jainkoaren erreinurako, erreinuagatik sufritzen duzuelarik.

6. Bidezko da atsekabetzen zaituztetenei Jainkoak atsekabez ordaintzea

7. eta zuei, atsekabetuoi, gurekin batera atsedena ematea. Hala gertatuko da Jesus Jauna bere aingeru ahaltsuekin zerutik agertuko denean;

8. sugarrez inguraturik agertuko da, Jainkoa aintzat hartu nahi ez eta Jesus gure Jaunaren berri ona onartu nahi ez dutenak zigortzera.

2 Tesalonikarrei 1