2 Samuel 5:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. David gotorleku hartan gelditu zen bizitzen, eta Daviden Hiri deiarazi zuen. Harresia eraiki zuen inguruan, Milo deritzan ezpondatik barnealdera.

10. David geroz eta indartsuago ari zen egiten, eta berekin zuen Jaun ahalguztiduna.

11. Tiroko errege Hiram-ek mandatariak bidali zizkion Davidi, zedro-zura, zurginak eta harginak berekin zeramatzatela. Eta jauregia eraiki zioten Davidi.

12. Horrela ohartu zen David, Jaunak Israelgo errege ezartzen zuela eta handi egiten ziola erregetza, Israel bere herriarengatik.

2 Samuel 5