2 Samuel 4:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Abner Hebronen hila zela jakin zuenean, Saulen seme Ix-Boxet bihozgabetu egin zen, eta Israel osoa larritu.

2. Bazituen Saulen seme Ix-Boxetek bi gizon gudalburu: Baana izenekoa bata, eta Rekab bestea; Beerot-eko Rimonen semeak ziren, benjamindarrak; Beerot ere Benjaminen lurraldeko jotzen baita.

3. Beerotarrak ihesi joanak ziren Gitaimera, eta han bizi dira etorkin gisa gaurdaino.

2 Samuel 4