2 Samuel 22:16-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Itsas hondoa agertu zen,lurraren oinarriak agerian jarriJaunaren orroaz,haren haserre-ziztuaz.

17. «Goitik eskua luzatuz hartu nindueneta uholdetik atera.

18. Etsai indartsuagandiksalbatu ninduen,ni baino indartsuago ziren arerioengandik.

19. Lur joa nengoenean eraso zidaten,baina Jauna izan nuen euskarri.

20. Zabaldira atera ninduen,maite nauelako libratu.

21. «Neure zuzentasunaren ordainaeman dit Jaunak,neure jokabide garbiaren saria.

22. Jaunaren bideari jarraitu baitiot,ez naiz Jainkoarengandik urrundu.

2 Samuel 22