2 Samuel 2:30-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Joabek, berriz, utzi zion Abnerren ondoren ibiltzeari eta gizon guztiak bildu zituen. Hemeretzi gizon falta ziren Daviden zerbitzarietarik, Asahelez gainera.

31. Daviden gudariek, ordea, hirurehun eta hirurogei benjamindar eta Abnerren gizon hil zituzten.

32. Asahel hartu eta Belenen ehortzi zuten, bere aitaren hilobian. Gau osoan ibili ziren Joab eta beronen gizonak, eta argi-urratzean heldu ziren Hebronera.

2 Samuel 2