2 Samuel 2:20-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Begiratu zuen Abnerrek atzera eta esan zuen:—Asahel al zara?Honek erantzun:—Bai!

21. Abnerrek esan zion:—Jo ezazu beste norabait. Harrapa ezazu mutilen bat eta hartu beraren jantziak.Asahelek, ordea, ez zion utzi nahi izan haren atzetik joateari.

22. Orduan, Abner berriro mintzatu zitzaion Asaheli:—Alde! Ez jarraitu niri! Ez nazazu behartu zu lurrera botatzera! Bestela, ezin izango diot zure anaia Joabi begiratu.

2 Samuel 2