2 Samuel 19:30-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Erregeak esan zion:—Zertarako honenbeste berriketa? Agindua dut lurrak Tziba eta bion artean banatzeko.

31. Mefi-Boxetek ihardetsi zion:—Har ditzala denak beretzat. Aski dut zu etxera bizirik eta onik etorri izana, ene errege jauna.

32. Bartzilai galaadtarra ere jaitsi zen Rogelimdik, Jordan ibaia erregearekin igaro eta ibai ertzean agur egiteko.

33. Bartzilai oso zaharra zen, bazituen laurogei urte. Erregea Mahanaimen izan zen bitartean, hark hornitu zuen janariz, gizon oso handikia baitzen.

2 Samuel 19