2 Samuel 19:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Erregea dar-darka gelditu zen; ate gaineko solairura igo eta negarrari eman zion. Bidean honela zioen:—Ai ene seme Absalom, ene seme, ene seme Absalom! Zergatik ez naiz ni hil zure ordez? Absalom, ene seme, ene seme!

2. Jakinarazi zioten Joabi erregea negarrez eta aieneka ari zela Absalomengatik.

3. Egun hartan garaipena dolu bihurtu zen gudaroste osoarentzat, entzun baitzuten gudariek erregea atsekabetua zegoela bere semearengatik.

4. Horregatik, gudarostea isilka sartu zen hirira, gudutik ihesi datorren gudarostea lotsaz isilka sartu ohi den bezala.

5. Erregeak, aurpegia estalirik, oihu handiz honela zioen:—Ai ene seme Absalom, Absalom ene seme, ene seme!

6. Sartu zen Joab erregearen etxera eta esan zion:—Lotsarazi egin dituzu gaur, zuri eta zure seme-alabei, zure emazte eta ohaideei bizia salbatu dizueten gudari guztiak.

2 Samuel 19