2 Samuel 16:17-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Absalomek galdetu zion Huxairi:—Hori al da adiskidearekiko zure leialtasuna? Zergatik ez zara joan berarekin?

18. Huxaik ihardetsi zion Absalomi:—Ez horixe! Jaunak eta herri honek eta Israel osoak hautatu duenarekin egongo naiz ni, eta berarekin geldituko.

19. Gainera, nor zerbitzatuko nuke nik Daviden semea izan ezik? Zuen aitaren zerbitzari izan naizen bezala izango naiz zurea ere.

20. Absalomek esan zion Ahitofeli:—Hitz egizue zeuen artean zer egin behar genukeen.

2 Samuel 16