13. Emakumeak erantzun:—Esan duzunaz errudun egiten duzu zeure burua; izan ere, atzerriratuari itzultzen ez utziz, Jainkoaren herriaren kontra azpikeria egiten ari zara.
14. Hil, denok hil behar dugu; lurrera isuri eta berriro bildu ezin den ura bezala gara. Jainkoak, aldiz, ez du bizia kentzen; aitzitik, erabaki du zuk atzerriratua berak ez atzerriratzea.
15. Errege jauna, jendeak beldurra sartu didalako etorri natzaizu hau esatera. Honela nioen neure baitan: «Noan erregearekin mintzatzera; beharbada, egingo du erregeak mirabe honen esana.
16. Adituko dit, bai, erregeak eta libratuko gaitu neure semea eta biok, Jainkoak emandako lurraldetik desagerrarazi nahi gaituenaren eskutik».
17. Hau pentsatu nuen: «Ene errege jaunaren hitzak lasaituko nau, Jainkoaren aingerua bezala baita bera, ona eta gaiztoa bereizten dakiena». Jauna, zeure Jainkoa, izan bedi zurekin!