1. Joabek, Tzeruiaren semeak, antzeman zion erregearen bihotza berriro Absalomekin zegoela.
2. Orduan, Joabek emakume argi bat ekarrarazi zuen Tekoatik, eta esan zion:—Dolu-itxurak egin behar dituzu. Har itzazu soinean dolu-jantziak eta ez eman usainki gozorik. Hildako batengatik oso luzaro dolutan dagoen emakume baten itxura egin behar duzu.
3. Horrela, erregeagana joan eta esan adieraziko dizudana.Eta esan beharreko guztia adierazi zion Joabek.