2 Samuel 10:18-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Baina aramearrek ihes egin zuten Israelen aurretik. Gudurako zazpiehun gurdi-zaldi eta berrogei mila zaldizko hil zizkien Davidek aramearrei; hauen gudalburu Xobak bera ere jo eta hil egin zuen.

19. Hadadezerren menpean zeuden errege guztiek, israeldarrek menderatu zituztela ikustean, bakezkoak egin zituzten Israelekin, eta honen menpe gelditu ziren. Aramearrak ere ez ziren ausartu aurrerantzean amondarrei laguntzera.

2 Samuel 10