1. Aldi hartan, Antiokok lotsagarri alde egin behar izan zuen Pertsiako eskualdeetatik.
2. Izan ere, Pertsepolis izeneko hirian sarturik, hango jauretxean lapurreta egin eta hiria menderatu nahi izan zuen; baina jendeak, horren aurrean asaldaturik, armak hartu zituen eta, herrialde hartako jendea nagusitu zitzaiolarik, Antiokok alde egin behar izan zuen lotsaz betea.
3. Ekbatana hirian zegoelarik, Nikanorri eta Timoteoren gudarosteari gertatuaren berri jakin zuen Antiokok.
4. Amorruaren amorruz bere onetik aterata, ihes eragin ziotenek berari eginiko iraina juduei ordainaraztea pentsatu zuen. Horregatik, bidaia burutu arte gelditu gabe aurrera egiteko agindu zion gurdi-gidariari. Baina gainera zetorkion Jainkoaren epaia, harrokeriaz esana baitzuen: «Jerusalemera heltzean, juduen hilobi bihurtuko dut hiria».