28. Eta ikasbide bikaina emango diet gazteei, lege santu eta agurgarriengatik gogotsu eta kementsu hilez».Hau esanik, makilakadak hartzera joan zen berehala.
29. Eleazar zeramatenek gogorkeria bihurtu zuten lehentxeago agertu zioten biguntasuna, esan berri zuena erokeriatzat hartu zutelako.
30. Zigorradengatik hiltzear zegoela, hau zioen hasperenka: «Jaunak ongi daki dena; badaki heriotzari ihes egin niezaiokeela, eta, gorputzean oinaze latzak jasaten ari naizen arren, neure barruan pozik daramatzadala berarenganako begiruneagatik».
31. Horrela hil zen Eleazar. Bere heriotzaz prestutasun eta onbide-eredu gogoangarria utzi zien, gazteei ez ezik, baita herri osoari ere.