31. Heliodororen lagunetako batzuek Onias apaiz nagusiagana jo zuten bizkor, azkenetan zegoen hari bizitzeko aukera emateko Goi-goikoari otoitz egin ziezaion eskatzera.
32. Heliodorori gertatua, juduek maltzurkeriaz egina zela erregeak uste izango zuen beldurrez, apaiz nagusiak oparia eskaini zuen, gizon hura senda zedin.
33. Apaiz nagusia haren alde barkamen-ohikunea egiten ari zen bitartean, lehengo bi gazteak agertu zitzaizkion Heliodorori, jantzi berberak soinean zituztela eta, beraren aurrean zutik, esan zioten: «Emazkiok benetan eskerrak Onias apaiz nagusiari, berari esker ematen baitik Jaunak bizitzeko aukera.
34. Jainkoak zigortu egin hau; orain, jakinarazi denei zein handia den Jainkoaren indarra». Hau esanik, desagertu egin ziren gazteak.