2 Makabearrak 14:32-38 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

32. Apaizek zin egin zioten ez zekitela non zen bila zebilen gizona.

33. Orduan, Nikanorrek, besoa tenplurantz luzatu eta zin hau egin zuen: «Judas katez lotua ematen ez badidazue, birrindu egingo dut Jainkoaren toki sakratu hau, aldarea xehatu, eta toki honetan bertan Dionisosi eraikiko diot jauretxe bikaina!»

34. Hau esanik, alde egin zuen.Apaizek, besoak zerurantz jasorik, otoitz hau egin zioten gure herriaren alde beti bikain borrokatu den Jainkoari:

35. «Ezeren beharrik ez duzun arren, Jauna, zeuk nahi izan duzu zure bizilekua den tenplu hau gure artean egotea.

36. Oraingoan ere, santu bakarra zaren Jaun horrek, zaindu garbi kutsu guztietatik garbitu berria den etxe hau».

37. Bazen Razis izeneko gizon bat, Jerusalemgo arduradunetakoa, abertzale jatorra eta oso estimatua. Juduentzat hain ona zelako, «juduen aita» deitu ohi zioten. Gizon hura salatu egin zuten Nikanorren aitzinean.

38. Makabearrak asaldatu aurreko garaietan, juduzale izana eta judu-erlijioaren alde etengabe eta gogotsu borrokatua zen.

2 Makabearrak 14