4. Baina erregeen Erregeak Antiokoren haserrea pitzarazi zuen gaizkile haren kontra. Izan ere, Lisiasek esana zion erregeari Menelao zela hondamen guztien erruduna. Orduan, Menelao Berea izeneko hirira eraman eta han bertako ohituren arabera hiltzeko agindu zuen erregeak.
5. Bazen hiri hartan hogeita bost metroko dorrea errautsez betea; dorreak jiragailu bat zuen, alde guztietatik isuria errautsetarantz zuela.
6. Lapurreta sakrilegoa nahiz beste hoben handiren bat egiten zuena hara bultzatu ohi zuten denek, hil zedin.
7. Horrelako zigorrez hil zen Menelao maltzur hura, eta lurrik ere ez zioten eman.