29. Menelaok aditzera eman dit, zeuen etxe eta lanetara itzuli nahi duzuela.
30. Xantiko hilaren hogeita hamarra baino lehen itzultzen direnak, bakean eta seguru bizi ahal izango dira.
31. Juduok zeuen janariak hartu eta legeak bete ahal izanen dituzue, antzina bezala. Zuetariko inori ez zaio nekerik emango ezjakinean eginiko okerrengatik.
32. Menelao bidaltzen dizuet, zuek lasaitzeko.
33. Izan ongi! Ehun eta berrogeita zortzigarren urteko Xantiko hilaren hamabostean».
34. Erromatarrek ere gutuna idatzi zieten juduei: «Kinto Memiok eta Tito Maniok, erromatarren mandatariok, judu-herriari, agur!
35. Ontzat hartzen dugu Lisiasek, erregearen anaiak, eman dizuena.
36. Baina erregeari aurkeztekoa dela Lisiasek erabaki duena, aztertu zeuek ere eta bidal iezaguzue erantzuna lehenbailehen mandatariren batekin, zuentzat egokiena zer den erregeari guk adierazteko. Izan ere, Antiokiara goaz.
37. Beraz, bidal iezazkiguzue batzuen batzuk bizkor, guk ere jakin dezagun zuen iritzien berri.