2 Makabearrak 11:24-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Jakin dut, juduek ez dituztela onartu nahi greziar ohiturak, gure aitak nahi zuen bezala. Nahiago dutela beren biziera, eta beren legeak betetzen uzteko eskatzen dutela.

25. Herri hori ere beldurrik gabe bizi dadin nahi dut nik. Beraz, hau erabakitzen dut: Itzul diezaietela berriro tenplua, eta bizi ahal izan daitezela beren arbasoen ohituren arabera.

26. Bidal iezazkiezu, mesedez, mandatariak beraiekin bakeak egitera eta nire erabakia jakinaraztera, horrela, konfiantzaz bizi eta beren lanei gogoz ekin diezaietenĀ».

27. Erregeak judu-herriari igorritako gutunak hau zioen: «Antioko erregeak juduen legebiltzarkideei eta judu-herri osoari, agur!

28. Zuek ongi izatea nahi nuke; ni ere ongi nabil osasunez.

29. Menelaok aditzera eman dit, zeuen etxe eta lanetara itzuli nahi duzuela.

30. Xantiko hilaren hogeita hamarra baino lehen itzultzen direnak, bakean eta seguru bizi ahal izango dira.

2 Makabearrak 11