2 Makabearrak 11:21-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Izan ongi! Ehun eta berrogeita zortzigarren urtean, Dioskoro hilaren hogeita lauan».

22. Erregearen gutunak hau zioen: «Antioko erregeak Lisias anaiari, agur!

23. Gure aita joana da jainkoengana. Eta nik, nire erreinuko jendeak bere lanetan ezeren beldurrik gabe jardun dezan nahi dut.

24. Jakin dut, juduek ez dituztela onartu nahi greziar ohiturak, gure aitak nahi zuen bezala. Nahiago dutela beren biziera, eta beren legeak betetzen uzteko eskatzen dutela.

2 Makabearrak 11