2 Makabearrak 1:25-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Zu zara emaile bakarra, zu zuzen bakarra, ahalguztiduna eta betikoa! Zuk salbatzen duzu Israel gaitz orotatik. Zuk hautatu zenituen gure arbasoak eta santu egin.

26. Onartzazu zeure herri Israel osoaren alde eskaintzen dizugun oparia. Zaindu zeure ondare hau eta egin santu.

27. Bil itzazu sakabanatuak dauden gutarrak, askatu jentilen artean esklabo daudenak, begira onez arbuiatuak eta higuingarritzat bazterturik daudenak. Eta horrela, jakin dezatela nazio guztiek zu zarela gure Jainkoa.

28. Zigor itzazu zapaltzen eta harrokeriaz iraintzen gaituztenak.

2 Makabearrak 1