2 Kronikak 9:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Salomonek nolako izena zuen aditurik, Sabako erregina etorri zitzaion, asmakariak ipiniz probatzera. Lagun-talde handia berekin zuela, usaingarriz, urre ugariz eta harribitxiz zamaturiko gameluak zekartzala heldu zen Jerusalemera. Salomonengana joanik, buruan zituen arazo guztiez mintzatu zitzaion.

2. Salomonek denei eman zien erantzuna; ez zen izan erregeak erantzunezineko galdera ilunik.

3. Ikusi zuen Sabako erreginak Salomonen jakinduria nolakoa zen, nolakoa hark eraikitako jauregia,

2 Kronikak 9