2 Kronikak 5:5-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. tenpluraino igo zuten, elkarketa-etxola eta bertako gauza sakratu guztiekin. Apaiz lebitarrek eraman zuten.

6. Salomon erregeak eta beronekin kutxaren aitzinean bildua zegoen israeldar batzar osoak zenbatu ezin ahalako ardi- eta idi-multzo handia eskaini zuten oparitan.

7. Apaizek bere tokian ezarri zuten Jaunaren itun-kutxa, tenpluko santutegian, hau da, toki santu-santuan, hegaldun izakien hegalpean.

8. Izan ere, kutxa zegoen tokiaren gainera zabalduak zituzten hegaldun izaki haiek beren hegoak, kutxa eta beronen hagak gainetik estaliz.

2 Kronikak 5