14. Ondoren, berentzat eta apaizentzat prestatu zuten lebitarrek Pazko-afaria; izan ere, Aaronen ondorengo ziren apaizek arratsa arte jardun zuten opariak eta gantzak erretzen.
15. Asafen ondorengo ziren kantariek beren lanean jardun zuten, Davidek, Asafek, Hemanek eta erregearen profeta zen Jedutunek agindutakoaren arabera. Atezainak ere beren tokietan egon ziren. Ez zuten beren zerbitzua utzi beharrik izan, beraien kideko ziren lebitarrek prestatu baitzieten haiei ere Pazko-afaria.
16. Horrelaxe eratu zen egun hartan Jaunaren zerbitzua Pazkoa ospatzeko eta Jaunaren aldarean erre-opariak eskaintzeko, Josias erregeak agindu bezala.