8. Giza indarra baizik ez du horrek; guk, ordea, Jauna, geure Jainkoa, dugu geurekin, laguntzeko eta gurekin borrokatzeko».Judako errege Ezekiasen hitz hauek bizkortu egin zuten herria.
9. Aldi baten buruan, bere gudarostearekin Lakixen zegoen Senakeribek, Asiriako erregeak, bere ordezkariak bidali zituen Jerusalemera, Judako errege Ezekiasi eta herri osoari honako hau esatera:
10. «Hau dio Asiriako errege Senakeribek: “Zertan duzue halako uste ona, Jerusalemen, hiri setiatuan, jarraitzeko?
11. Zuek engainatzen ari da Ezekias, goseak eta egarriak hil zaitezten; horregatik esan dizue, Asiriako erregearen eskuetatik Jaunak, zeuen Jainkoak, libratuko zaituztela.