2 Kronikak 3:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Sala guztia urrez jantzi zuen: habeak, ateburuak, hormak eta ateak. Hormetan hegaldun izakiak zizelkatu zituen.

8. Gero, toki santu-santua egin zuen; hamar metro zen luze eta hamar metro zabal —tenpluaren zabalera bera—. Toki hura janzteko hogei tona urre baino gehiago erabili zuen.

9. Iltzeak ere urrezkoak ziren; bakoitzak kilo erdia pisatzen zuen. Goiko gelak ere urrez estali zituen.

10. Toki santu-santurako metalezko hegaldun izaki bi egin zituen eta urrez jantzi.

2 Kronikak 3