2 Kronikak 28:6-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Israelgo errege hark, Remaliasen seme Pekahek, Judako ehun eta hogei mila gudari ausart hil zituen egun berean, Judakoek Jauna, beren arbasoen Jainkoa, baztertua zutelako.

7. Zikrik, gudari efraimdar adoretsu hark, erregearen ofiziala zen Maaseias hil zuen, baita Azrikam jauregizaina eta Elkana ministro nagusia ere.

8. Emakume, mutiko eta neskato, guztira berrehun mila lagun hartu zizkieten gatibu israeldarrek Judakoei, baita harrapakin ugari ere, eta Samariara eraman zituzten denak.

2 Kronikak 28