2 Kronikak 25:20-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Amatziasek, ordea, ez zuen entzun nahi izan; erabakia baitzuen Jainkoak Amatzias Joaxen eskuetara ematea, Edomgo sasijainkoengana jo zuelako.

21. Orduan, Israelgo errege Joax igo eta Judako errege Amatziasek eta biek indarrak neurtu zituzten Judako hiri Bet-Xemexen.

22. Israel nagusitu zitzaion Judari eta gudariek ihes egin zuten nork bere etxolara.

23. Israelgo errege Joaxek preso hartu zuen Bet-Xemex hirian Judako errege Amatzias, Joaxen seme eta Akaziasen biloba, eta Jerusalemera eraman. Hango harresietan berrehun metroko zuloa eginarazi zuen, Efraimen atetik Kantoiko ateraino.

2 Kronikak 25