2 Kronikak 21:8-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Joramen erregealdian Judaren agintearen aurka jaiki ziren edomdarrak, berentzat erregea izendatuz.

9. Joramek mugaz beste aldera jo zuen bere buruzagiekin eta guda-gurdi guztiekin. Gauez jaiki eta garaitu egin zituen setiatua zeukaten edomdarrak eta hauen guda-gurdien buruzagiak.

10. Hala ere, libratu egin ziren edomdarrak Judaren agintepetik, gaur arte. Libna hiria ere aldi berean libratu zen.Izan ere, zapuztua zuen Joramek Jauna, bere arbasoen Jainkoa.

11. Joramek berak eraiki zituen Judako muinoetan kultu-lekuak, Jerusalemgo jendea sasijainkoak gurtzera bultzatuz eta Juda okerbideratuz.

12. Elias profetak idatzi hau bidali zion: «Hau dio Jaunak, zure arbaso Daviden Jainkoak: “Ez diozu jarraitu zeure aita Josafaten eta Judako errege Asaren jokabideari,

2 Kronikak 21