2 Kronikak 2:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Bidali, beraz, ene jauna, zeure zerbitzarioi garia eta garagarra, olioa eta ardoa, zeuk esan bezala.

15. Zuk behar adina zur prestatuko dugu Libanoko oihanetan eta, almadiatan loturik, itsasoz bidaliko dizugu Jafaraino; gero, zeuk jasoko duzu Jerusalemeraino».

16. Zenbatu zituen Salomonek Israelen bizi ziren arrotzak, bere aita Davidek egina zuen erroldatzeaz baliatuz: ehun eta berrogeita hamahiru mila eta seiehun ziren.

17. Haietarik hirurogeita hamar mila zamaketari izendatu zituen, laurogei mila hargin mendian eta hiru mila eta seiehun lan-arduradun, jendeari lan eragiteko.

2 Kronikak 2