2 Kronikak 12:15-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Roboamen jarduerak, lehenengotik azkenekora, eta haren jatorria liburuotan daude idatziak: «Xemaias Profetaren Kronika» eta «Ido Ikuslearen Kronika» izeneko liburuetan. Roboamen eta Jeroboamen artean etengabeko borroka izan zen.

16. Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Roboam. Ondorengo erregea beraren seme Abias izan zen.

2 Kronikak 12