2 Kronikak 11:4-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. “Hau dio Jaunak: Ez joan zeuen senide dituzuen israeldarren kontra borrokatzera. Itzul bedi nor bere etxera, nire erabakiz gertatu baita gertatu dena”».Jaunaren hitza aditu eta bertan behera utzi zuten Jeroboamen kontra borrokatzeko asmoa.

5. Roboamek, Jerusalemen kokatu zenean, Judako zenbait hiri gotortu egin zuen.

6. Hona hemen gotortu zituen hiriak: Belen, Etam, Tekoa,

7. Bet-Tzur, Soko, Adulam,

8. Gat, Marexa, Zif,

9. Adoraim, Lakix, Azeka,

10. Tzora, Aialon eta Hebron. Hiri gotortu hauek Juda eta Benjaminen lurraldeetan zeuden.

2 Kronikak 11