2 Kronikak 11:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Lebitarrak, beren larre eta lurrak utzirik, Juda eta Jerusalemera etorri ziren, Jeroboamek eta beronen semeek galarazi egin baitzieten Jaunarekiko apaiz-eginkizuna betetzea.

15. Izan ere, Jeroboamek, bere kabuz, beste apaiz batzuk ezarri zituen muinoetako kultu-lekuetan, berak eginiko aker- nahiz zekor-irudiei kultu eman ziezaieten.

16. Eta lebitarren ondoren, Jauna, Israelen Jainkoa, benetan gurtu nahi zuten guztiak ere Jerusalemera etorri ziren Israelgo leinu guztietatik, Jaunari, beren arbasoen Jainkoari, opariak eskaintzera.

17. Horrela, Juda erreinua indartu zuten eta Salomonen seme Roboami eusten lagundu. Hala izan zen hiru urtez, Daviden eta Salomonen bidean ibili baitziren hiru urte haietan.

2 Kronikak 11