2 Erregeak 7:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Eliseok erantzun zuen:—Entzun Jaunak dioena! Hau dio Jaunak: «Bihar ordu honetan huskeria batean erosi ahal izango dituzue Samariako merkatuan zazpi kilo irin garbi nahiz hamalau kilo garagar».

2. Erregearen laguntzaile nagusiak, ordea, esan zion Jainkoaren gizonari:—Jaunak zeruko atexkak irekiko balitu ere, gertatuko ote litzateke horrelakorik?Eliseok ihardetsi zion:—Zeuk ikusiko duzu zeure begiz, baina ez duzu hartatik jango.

3. Hiri-sarreran lau gizon legendun zeuden elkarri esaten:—Hemen egon behar al dugu hil arte?

2 Erregeak 7