21. Israelgo erregeak, begiztatu zituenean, esan zion Eliseori:—Ene aita, hilko al ditut?
22. Eliseok erantzun:—Ez, ez hil! Ezpataz nahiz geziz hiltzen al dituzu, bada, preso hartzen dituzunak? Emaizkiezu ogia eta ura, jan eta edan dezaten. Eta doazela, gero, beren nagusiagana.
23. Otordu handia eman zien orduan erregeak. Jan eta edan zutenean, agurtu egin zituen eta haiek beren nagusiagana itzuli ziren. Aurrerantzean ez zen Israel lurraldean siriar talderik sartu.
24. Beste batean, Siriako errege Ben-Hadadek, bere gudaroste osoa bildurik, setiatu egin zuen Samaria.
25. Hain gogor setiatu zuen, izugarrizko gosetea izan baitzen Samarian; astaburu bakar batek zilarrezko laurogei txanpon balio zuen, eta kilo erdi uso-zirinek zilarrezko bost txanpon.