2 Erregeak 4:23-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Senarrak, orduan:—Zer dela-eta joan behar duzu gaur bertan? Ez da ilberri-jaia, ezta larunbat-jaia ere.Emazteak erantzun:—Ez axolatu!

24. Txalmatu zuen astoa eta esan zion morroiari:—Eraman astoa uhaletik eta ez gelditu bidean nik esan arte.

25. Abiatu eta heldu zen Karmel mendira, Jainkoaren gizonarengana. Jainkoaren gizonak, emakumea urrutitik ikusi zuenean, esan zion Gehazi bere mutilari:—Hara, emakume xunemdarra!

26. Irten agudo bidera eta galdetu ongi den, eta senarra eta semea ere ongi dituen.Emakumeak erantzun zuen:—Bai, ongi.

2 Erregeak 4