2 Erregeak 3:26-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Moabeko erregeak, gudua galtzeko zorian zegoela ikusirik, zazpiehun gizon hartu zituen, beren ezpata eta guzti, Edomgo erregearen taldea banatzeko; baina ez zuen deus egin ahal izan.

27. Orduan, hartu zuen Moabeko erregeak beraren ondoren errege izatekoa zen bere seme zaharrena eta erre-oparitzat eskaini zuen harresi gainean. Ikaragarrizko beldurra sartu zitzaien israeldarrei. Handik alde egin eta beren lurraldera itzuli ziren.

2 Erregeak 3