2 Erregeak 3:16-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. eta esan zuen:—Hau dio Jaunak: «Egizue erreten ugari haran honetan.

17. Izan ere, nahiz eta zuek haizerik ez sumatu, ez euririk ikusi, urez beteko da haran hau eta edan ahal izanen duzue bai zeuek, bai zuen abere eta zamariek».

18. Hori ez ezik, eskuetara emango dizkizue Jaunak moabdarrak.

19. Hiri gotortu eta hiri nagusi guztiak xehatuko dituzue, fruta-arbolak ebakiko, iturburu guztiak itxiko eta lur landuak hondatuko harriz betez.

20. Biharamun goizean, oparia eskaintzeko orduan, uholdea etorri zen Edom aldetik, eta lurralde hura urez bete zen.

21. Moabdarrek, beren aldetik, errege haiek erasotzera zetozkiela jakitean, armak hartzeko adinean zeuden guztiak eta zaharragoak ere bildu eta mugetan kokatu zituzten.

2 Erregeak 3