2 Erregeak 22:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Ez diezaietela eska lan-arduradunei beren esku utziriko diruaren konturik, zintzo jokatzen baitute.

8. Hilkias apaiz nagusiak esan zion Xafan idazkariari:—Lege-liburua aurkitu dut Jaunaren etxean.Eta Hilkiasek Xafani eman zion liburua. Xafanek, irakurri zuelarik,

9. erregearen aurrera joan eta berriak eman zizkion:—Bildu dute zure zerbitzariek tenpluan zuten dirua eta eman diete Jaunaren etxeko lan-arduradunei.

10. Gero, Xafan idazkariak aurkikuntzaren berri eman zion erregeari:—Hilkias apaizak liburu hau eman dit.Eta Xafanek irakurri egin zuen erregearen aurrean.

2 Erregeak 22