2 Erregeak 20:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Egun batez, larriki gaixotu zen Ezekias. Amotzen seme Isaias profetak berarengana joan eta esan zion:—Hau dio Jaunak: «Konpondu etxeko arazoak, hil egingo zara eta. Ez zara luzaro biziko».

2. Ezekiasek aurpegia paretari eman eta honela egin zion otoitz Jaunari:

3. «Arren, Jauna! Oroit zaitez leial eta zintzo jokatu izan dudala beti zurekin, atsegin zaizuna eginez». Eta negarrari eman zion saminki.

4. Orduan, esan zion Jaunak Isaiasi, hau jauregitik tenplua bitartean zelarik:

5. «Itzul zaitez eta esan ene herriaren buruzagi den Ezekiasi: “Hona zer dioen Jaunak, zure arbaso Daviden Jainkoak: Aditu dut zure eskaria eta ikusi ditut zure malkoak. Sendatu egingo zaitut. Hiru egun barru igo ahal izango zara Jaunaren etxera.

2 Erregeak 20