2 Erregeak 20:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Egun batez, larriki gaixotu zen Ezekias. Amotzen seme Isaias profetak berarengana joan eta esan zion:—Hau dio Jaunak: «Konpondu etxeko arazoak, hil egingo zara eta. Ez zara luzaro biziko».

2. Ezekiasek aurpegia paretari eman eta honela egin zion otoitz Jaunari:

3. «Arren, Jauna! Oroit zaitez leial eta zintzo jokatu izan dudala beti zurekin, atsegin zaizuna eginez». Eta negarrari eman zion saminki.

2 Erregeak 20