2 Erregeak 2:23-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Handik Betelera igo zen. Bidean gora zihoala, hiritik ateratako mutiko batzuk iseka hasi zitzaizkion esanez: «Tira, burusoil! Tira! Eutsi, burusoil!»

24. Eliseok, itzulirik, begiratu eta madarikatu egin zituen Jaunaren izenean. Orduan, bi hartzek oihanetik atera eta mutiko haietarik berrogeita bi txikiturik utzi zituzten.

25. Handik Karmel mendira joan zen eta, gero, Samariara itzuli.

2 Erregeak 2