2 Erregeak 2:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Jerikoko bizilagunak honela mintzatu zitzaizkion Eliseori:—Zeuk, gure jaun horrek, ikus dezakezunez, gure hiri hau toki ederrean egina dago; baina ura txarra dugu eta lurraldea agorra.

20. Eliseok erantzun zien:—Ekardazue katilu berri bat eta ipini gatza bertan.Eta ekarri zioten.

21. Joan zen Eliseo ur-xirripa ateratzen zen tokira eta gatza bota zuen, esanez: «Hau dio Jaunak: “Nik ontzen dut ur hau; aurrerantzean ez du ekarriko heriotzarik, ez agortasunik” ».

22. Hala, ura ondu egin zen gaurdaino, Eliseok esan bezala.

2 Erregeak 2